18:00etan hasiko da norgehiagoka, Txerloian.
Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldeak Xabier Sagarzazuren omenezko XXI. Andra Mari Saria jokatuko du gaur, 18:00etan, Txerloian. Hirugarren Mailako denboraldi aurreko laugarren lagunartekoa izango da, eta Beasain K.E. taldearen aurka jokatuko du.
Hilaren 17an jokatuko dute hurrengo lagunartekoa, Zarautzen aurka. Txerloian izango da partida hori ere, eta 18:30ean hasiko da.