Aldaketak Azkoitiko Andramari Eguneko lehenengo pilota partidan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 12a

Azkoitiko Gurea pilotalekua (Ane Olaizola/Hitza).   Azkoitiko Andramari Egunean, 17:00etan, pilota partidak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, baina aldaketak egongo dira lehenengo norgehiagokan. Izan ere, Arretxe eta Urretabizkaia Ugalde eta Erostarberen aurka ziren jokatzekoak, baina, azkenean, Arretxe Ladis Galarzarekin eta Ugalde Ion Jaunarenarekin ariko dira. Bigarren partidan ez da aldaketarik izango, eta Bengoetxea VI.a-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteak lehiatuko dira. Zarauzko Torneoari dagokion lehen finalaurrekoa izango da hori. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, Asperen 667 487 273 telefonora deituta. Bestela, egunean bertan, frontoiko leihatilan erosi ahalko dira, 16:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide