Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Andramaixek direla eta, Azkoitiko Garbigunea itxita egongo da hilaren 14tik 18ra bitartean. Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi duenez, bitarte horretan, Azpeitikora (Lapatx) eraman ahalko dira hondakinak, 08:00etatik 13:00etara artean.
Horrez gain, jakinarazi dute saltokietako kartoiak ere ez direla jasoko egun horietan. Beraz, dendariek eta tabernariek edukiontzietara eraman beharko dute kartoia. Errefuxa, aldiz, ohi den moduan jasoko dute.