Barrakak direla eta, ezin izango da Azkoitiko Trenbidearen Zumardian aparkatu

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 9a

Bihartik aurrera ezingo da aparkatu 1-9 zenbaki arteetan. (Ane Olaizola) Bihartik aurrera ezin izango da Azkoitiko Trenbidearen Zumardiako 1 eta 9 zenbaki artean aparkatu. Izan ere, barrakak jarriko dituzte han, eta festak igaro bitartean kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat. Ostiralean jarriko dituzte barrakak, eta abuztuaren 20ra bitartean egongo dira. Egun horretan barraka eguna izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide