Jokin Ormaetxea jubenilen lasterketan laguntzeko boluntarioak behar dituzte

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 8a

Jokin Ormaetxea jubenilen lasterketa jokatuko dute zortzigarren urtez. (Jokin Ormaetxea T.E) Andramari bezperan, abuztuaren 14an, Jokin Ormaetxea jubenilen lasterketa egingo dute Azkoitian, Euskal Herria Trofeoa probaren barruan. Hain zuzen, Azkoitian jokatuko den lasterketa proba horretako azkena izango da. Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatu du txapelketa, eta herritarrei laguntza eskatu die lasterketak irauten duen bitartean bidegurutzetan egoteko. Motozaleei ere eskatu diete laguntza, lasterketa zaintzeko. Azpimarratu dute lasterketa ondo joateko "ezinbestekoa" dela guztien elkarlana. Boluntario gisa lagundu nahi dutenei 08:30ean Plaza Berrira ager daitezela dei egin die. Bertan, laguntzaile bakoitzaren kokapena erakutsiko diete. 10:00etan hasiko da proba, eta txirrindulariek 103 kilometrotako ibilbidea egingo dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide