Angel Martin festa zinegotzia eta Javier Zubizarreta, udalak prestatutako egitarauarekin eta festetako zapiekin. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udala gaur hasi da Andramari jaietarako prestatu duen egitaraua etxez etxe banatzen, eta bihar herritar guztiek liburuxka eskuartean izatea aurreikusi dute. Aurten, berrikuntza gisa, Udalak festetako zapiak aterako ditu, eta herritarrei banatuko diete larunbatean.
Ondo pasau Andramaixek leloa duten 4.000 zapi kaleratuko dituzte, jaiak girotzeko asmoz. Eskuratu nahi duenak, larunbatean, hilaren 12an, Kontzejupera joan beharko du, udaleko zinegotziek 12:30etik 13:30era bitartean banatuko baitituzte zapiak. Bakoitzak, gehienez, lau zapi hartu ahal izango ditu.
Hilaren 14an lehertuko da festa Azkoitian. Atano X.a pilotari ohiak botako du aurtengo suziria, eta aurretik, udalak omenaldia egingo die Atano X.ari eta herriko beste zeinbat pilotazaeei, "pilotaren tradizioari eusten egindako eta egiten duten ahaleginarengatik". Gogoratu dute ekitaldia irekia izango dela, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Ohiko egitaraua mantendu dute aurtengo jaiak prestatzeko, eta besteak beste, kontzertuak, erromeriak, kale ikuskizunak, herri kirolak eta pilota partidak izango dira ikusgai. Ohi bezala, astelehen arratsaldean Salbea egingo dute parrokian, eta hurrengo egunean prozesioa egingo du udalbatzak. Aurten, Janire Igoa PSE-EEko zinegotziak eramango du Azkoitiko bandera parrokiara, bera delako udaleko zinegotzi gazteena.
Abuztuaren 15eko hitzordu garrantzitsuenetarikoak izan ohi dira pilota partidak. Aurten, Arretxe-Urretabizkaia eta Ugalde-Erostarbe bikoteek jokatuko dute lehenengo partida eta ondoren arituko dira Bengoetxea VI-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteak.
Kontzertuei dagokienez, berriz, Garilak 26, The Uski’s, Passepartout eta Hesian izango dira oholtza gainean. Larunbat honetan hasiko dira musikaz girotzen, Hartz eta Willis Drummond taldeek kontzertua eskainiko baitute plazan, Um Blem Ble Tabernarien Elkartearen eskutik.
Prestaketak eta bazkarietarako izen emateak
Hilaren 16an, berriz, Sahatsa Dantza Taldeko kideak eta herritarrek plaza dantzak egingo dituzte, eta aurrez pausoak ikasteko bihar entsegua egingo dute, 20:00etan, Sahatsak Baztartxon duen lokalean. Egunean bertan ere, ordu erdi lehenago elkartuko dira, eta han errepasatuko dituzte dantzak.
Horrez gain, hilaren 16an egingo duten famillien bazkarirako eta hilaren 18ko koadrilen bazkarirako izena eman daiteke gaurtik. Horretarako, udaletxeko Kultura Sailera joan edo 943-85 71 70 telefonora deitu behar da.
Sentsibilizazio guneak
Udalak, bestetik, hainbat gune jarriko ditu festetan zehar, prebentzio lanak egiteko asmoz. Batetik, hilaren 14an, 16an eta 18an, indarkeria matxistari aurre egiteko stand informatiboa jarriko dute, "indarkeria matxistarik gabeko gizarte aske baten aldeko konpromisoa" indartzeko asmoz. Bestetik, hilaren 16an, alkohol tasaren proba prebentiboa egiteko stand-a jarriko dute, eta gaiaren inguruko informazioa emango dute, 23:00etatik 02:00ak arte.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere egitaraua aplikazio baten bidez eskuratzeko aukera izango da. Gainera, aplikazioaren bidez iritzia ematen dutenen artean tableta bat zozkatuko du udalak.
Ikusi hemen andramarietako egitaraua:
ABUZTUAK 12, LARUNBATA
- 17:00: Martittera igoera, plazatik abiatuta. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta.
- 18:00: Txerloiko futbol zelaian, Xabier Sagarzazuren oroimenez, XXI. Andra Mari Futbol Saria. Anaitasuna–Beasain.
- 23:00: Plazan, Hartz eta Willis Drummond taldeen kontzertuak, Um Blem Ble elkarteak antolatuta.
ABUZTUAK 14, ASTELEHENA
- 10:00: Eliza ataritik abiatuta, VIII. Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa. (Euskal Herriko Trofeoa). Helmuga Plaza Berrin izango da.
- 11:40: Luciano Juaristi
Atanillori eta pilota munduari omenaldia. Udal Areto Nagusian. Ekitaldi irekia.
Iazko txupinazoaren irudia. (Ana Abarisketa)
- 12:00: 2017ko andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako da, herriko musika bandak
Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz,
Azkoitia abestuko dute.
- 12:15: Eltziegoko Dultzaineroek
Kandido konposaketa eskainiko dute. Jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko da.
- 17:00: Haur parkea plazan (puzgarriak, gazteluak…).
- 19:00: Pixie & Dixie Band musika kale ikuskizuna.
- 19:50: Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak,
Alkate Soinua joko du.
- 20:00etan, Herritarrek, Parrokian, Ignacio Busca Sagastizabalen
Salbea (7ahotsetara) eta aita Nemesio Otañoren
Ave Maria (5 ahotsetara) abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garciaren
Ama Birjinaren edertasun abestia eskainiko dute.
- 22:30ean: Plazan, Garilak 26 taldearekin dantzaldia.
ABUZTUAK 15, ASTEARTEA
- 09:30: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 10:00: Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.
- 10:50: Udalbatzari Parrokiara lagunduz Herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldearen laguntzaz,
Alkate Soinua joko du.
- 11:00: Meza Nagusia.
- 13:00: Kontzejupean, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskainiko dute.
- 17:00: Gurea pilotalekuan, pilota partidak: 1. partida: Arretxe-Urretabizkaia vs Ugalde-Erostarbe; 2. partida: Bengoetxea VI.a–Albisu vs Ezkurdia-Rezusta.
- 17:30: Trenbidearen Zumardian, zezen txikiak eta poniak.
- 19:00: Rockbox musika kale ikuskizuna.
- 20:00: Eliza atarian, Azkoitiko Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia.
- 20:00: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 22:30: Herriko Plazan, VII. Film laburren lehiaketa. Gaia:
Parodiak.
- 23:45: The Uski's taldearen emanaldia, plazan.
ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA
- 09:30: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 10:00: Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 10:50: Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak,
Alkate Soinua joko du.
- 11:00: Meza Nagusian.
- 11:00: Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 12:15: Ohiko Aurreskua, Herriko plazan.
- 13:00: Kontzejupean Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua.
- 14:00: Haur eta gurasoen bazkaria Ikurrinaren plazan.
- 16:00: Zezen karretoiarekin kalejira, Herriko plazatik irtenda.
- 17:00: Balda plazan, Gazteentzako Jolas dinamikoak.
- 17:00: Eliza atarian, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna, publiko guztientzat.
- 20:00: Eliza atarian, Sahatsa Dantza Taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, plaza dantzak.
- 23:00: Baztarrikaldetik, Piroteknia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak.
- 23:30: Plazan, Paseepartout eta Hesian taldeen kontzertua.
- 23:00-02:00: Eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, stand bat jarriko da Alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko.
ABUZTUAK 17, OSTEGUNA
- 09:00-10:00: Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVI. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu jartzea, Torre Zuri Erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zuri Erakustokian.
- 09:30: Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30: Plaza Berrin, Gipuzkoako Blonda Lehiaketa.
- 11:00: Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00: Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 12:00Herri kirol jaialdia, Herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza.
Aizkolariak: Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork kolpe gutxiagotan ebaki).
Harri-jasotzaileak: Mendizabal III - 180 kiloko errektangularrarekin. Guzta - 180 kiloko errektangularrarekin. Aizkolariak: Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork azkarrago ebaki) Froga mistoa: A taldea: Otaño, Txikia IV eta Guzta. B taldea: Eloy Corchero, Larrañaga eta Mendizabal III. (Aizkolariek bina enbor ebakiko dituzte txanda librean. Harri-jasotzaileek 113 kiloko kubikoari 5 jasoaldi emango dizkiote). Guztira: 8 enbor eta 20 jasoaldi. Eneko Saralegik 5 metroko altueran enborra moztuko du. Harri-jasotzaileak: Guzta – Mendizabal III (100 kiloko bolarekin agurra).
- 12:30: Parrokian, Jubilatuen meza.
- 14:30: Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten 32 herritar omenduko dira aurten.
- 18:00: Balda plazan, dantzari bikote gazteen txapelketa.
- 18:00:
Karpa Misteriotsua magia ikuskizuna, Herriko plazan.(hiru saio izango dira)
- 19:30: Torre Zuri erakustokian, Inazio Iriarte XXXVI. Margo lehiaketaren sari banaketa.
- 22:00: Balda Plazan, Elizagoien ahizpekin erromeria.
- 22:00: 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
- 23:00: Balda plazan suzko zezena. Ondoren, erromeriak jarraituko du.
ABUZTUAK 18, OSTIRALA
- 11:00: Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVI. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
- 14:30: Bazkari herrikoia, plazan.
- 17:30: Herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea.
- 17:30: Balda plazan, Apar festa.
- 18:30: Plaza Berrin zezenak.
- 22:00: 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
- 22:00etan, Herriko plazan Trikizio taldearekin dantzaldia.
ABUZTUAK 19, LARUNBATA
- 22:00: 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.