Ertzaintzaren "gehiegizko kontrola" salatu du Piztuk

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 6a

Piztuk Azkoitian jarri duen pankartetako bat. (Maxixatzen) Piztu taldeak pankartak jarri ditu herrian, besteak beste poliziari alde egiteko eskatuz. Horren harira, oharra bidali du Maxixatzenera, eta bertan Ertzaintzaren "gehiegizko kontrola" salatu du. "Geroz eta normalagoa da estatuaren kontrol aparatuak herria patrullatzea eta badirudi azkoitiarroi ez zaigula axola. Kontrola handitzeak ez du segurtasun handiagoa ekarri, baizik eta arazoa ezkutatzea". Adingabeen arteko alkoholaren eta droga kontsumoaren afera dela eta, Azkoitiko Udalak Ertzaintzaren presentzia aregotzea erabaki duela adierazi dute, eta hori ez dela konponbidea uste dute. "Droga kontsumoa ezabatu beharrean, beldurraren bidez marginazio egoera batera eraman du". Maxixatzen.eus atarian irakurri daiteke ohar osoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide