Udaltzainak, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren sutera. (Maxixatzen)
Atzo iluntzean sute bat izan zen Azkoitiko Martirieta auzoko belardi batean. Ertzaintzak adierazi duenez, baserritar batzuk belarrak erre zituzten zelai batean, eta orduan suhiltzaileen laguntza behar izan zuten ingurua kontrolpean izateko. 20:45ak aldera, ordea, berriz piztu zen sua belardiaren zati batean, eta suhiltzaileak bertaratu ziren itzaltzera. Ez zen zauriturik izan.