Xabi Orozek lau urterako berritu du Gipuzkoa Basketekin zuen kontratua

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 1a

Xabier Oroz (Azkoitia, 1996) eskolta Gipuzkoa Basketen ariko da datorren denboraldian, lau urterako berritu baitu taldearekin zuen kontratua. ACBn ariko da azkoitiarra datorren denboraldian, mailaz igotzea lortu baitzuen Gipuzkoa Basketen aurreko denboraldian. 2014an egin zuen debuta Orozek ACB ligan, Gipuzkoa Basketekin, eta pasatu den denboraldian talde horretan aritu da. Iraurgi Saskibaloi Taldearen harrobian hazitako jokalaria da azkoitiarra. Iazko udan 20 urtez azpikoen Europako Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen. Jokalariak honako txio hau idatzi du Twitterreko bere kontuan:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide