Hiru edukiontzi erre dituzte bart Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 21a

Edukiontziak, erreta. (Maxixatzen) Azkoitiko Aizkibel kaleko 10. zenbakian hiru edukiontzi erre dituzte bart. Horietatik bi guztiz kiskali dira, eta hirugarren batek kalteak jasan ditu. Ondorioz, udalak hiru edukiontzi berri jarri ditu goizean. Udalak adierazi du ez dakiela nortzuk erre dituzten edukiontziak, ezta noiz jazo den gertaera ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide