Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek irabazi dute Markinako Trikitixa Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 9a

Helduen lehen txapelketa aizpurutxoarrak eta aiarrak eskuratu dute

Ainara Saizar eta Xabier Etxaniz helduen trikiti txapelketan. (Oaltz Zuloaga) Xabier Etxaniz Aizpurutxo soinu jotzaile azkoitiarrak eta Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrak irabazi dute Markinako Helduen I. Trikitixa Txapelketa. Hamar urte eta gero, Etxaniz berriro aurkeztu da trikiti txapelketa batera. 1991tik ez da 22 urtetik gorakoen trikiti txapelketa nagusirik antolatu Euskal Herrian. Aurten berreskuratu eta 11 bikotek parte hartu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide