Entzierro txikia, San Fermin eguneko ekitaldi berezia

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 7a

San Fermin festei hasiera emateko suziria atzo bota zuten Iruñean, eta, gaur, San Fermin Eguna, lehen entzierroa egin dute Nafarroako hiriburuan. Sanferminen harira, niki eta praka zuriak jantzi eta gerriko eta zapi gorriak soinean dituztela, Azkoitian ere jai giroan murgildu dira hainbat haur eta gaztetxo. Eguerdiko hamabietan plazan elkartu eta Fermin santuari abestu ondoren, korrika abiatu dira udalekuetako umeak, Kale Nagusian gora. Oteizaren zazpi frontoietan lasterka egin eta gero, plazan elkartu dira berriro. Aurtengon, berrikuntza bezala, dantzan aritu dira festari amaiera emateko. Hona hemen zezenaren aurretik korrika egin duten haurrei eta gazteei ateratako argazkiekin osatutako bilduma: [flickr_set id="72157685873213436"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide