Azkoitiko Urrategi auzoan jai giroa izango da nagusi asteburuan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 7a

Auzo txikietako festa egitarauetan usadioa den legez, mus txapelketa, bertso saioa, herri kirolak, umeentzako ekintzak, dema saioa eta erromeria izango dira, besteak beste, Azkoitiko Urrategi auzoko jaien barruan. Aurten, gainera, Urrategiko Amaren 400. urteurrena da, eta Azkoitiko historiagile Juan Bautista Mendizabalek hitzaldia eskainiko du. Hemen ikus daiteke egitaraua: GAUR, OSTIRALA -22:00. Mus txapelketa azkarra. Sariak: bikote irabazlearentzat txapelak, 300 euro eta oparia. Bigarrenentzat 150 euro eta oparia; hirugarrenarentzat Isidro erretegian bi lagunentzat afaria eta oparia, eta laugarrenarentzat bi oilasko eta oparia. ETZI, IGANDEA - 09:00. Meza. - 10:45. Urrategiko Amaren 400.urteurrena dela eta, Juan Bautista Mendizabalen hitzaldia. -11:00. Meza nagusia. -12:00. Anjel Larrañaga eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe bertsolarien saioa. -12:30. Herri kirolak, proba konbinatua: Urrestillako Mikel Larrañaga eta Xabier Aranburu Guzta. Urrategiko Txikia IV.a eta Goenatxo III.a. -13:30. Zabale eta Larrañaga trikitilarien saioa. -16:30. Gorriti eta bere abereak. -16:30. Ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak. -18:00. Irizar Etxetxoko Yerman astoa eta Mendaroko Tope natxiok giza proba taldearen arteko dema saioa. -Ondoren, Zabale eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide