Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Orona Fundazioaren eta Kode Eskolaren eskutik, Kultura Digital@ren Ikasgela Ibiltaria izango da Azkoitiko eliza atarian, ostiralean. Zortzi eta hamasei urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat bideojokoen eta webguneen inguruko tailerrak eskainiko dituzte, teknologiari buruzko jakin mina sustatzeko eta haren erabilera egokia barneratzeko asmoz.
11:00etatik 19:00etara bitartean izango dira ikastaroak, eta 45 minutu iraungo dute. Kode Eskolak zuzenduko ditu tailerrak, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Hala nola, bideo jokoak eta webguneak programatzen, webguneak sortzen, scratch-ak ezagutzen, eta bideo jokoak sortzen ikasiko dute.
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko
www.gipuzkoangazte.eus ataria bisitatu daiteke.