Davila eta Sudupe, Orion elkarteko kideak. (Orion)
Azkoitiko Orion Ehiza eta Arrantza Elkarteko kide diren Jokin Sudupek eta Joanes Davilak XXI. Espainiako Arrantza Txapelketan hartuko dute datorren asteburuan. Gazteen Euli Salmonoideen modalitatean lehiatuko dira azkoitiarrak, Valentziako Turbia ibaian jokatuko duten txapelketan.
Ostiralean hasiko da txapelketa, eta igandera bitartean izango dira saioak. Sudupe Euskadiko Txapelduna da, eta laugarren aldiz lehiatuko da Espainiako Txapelketan. Davilak, berriz, lehenengo aldiz hartuko du parte.