Sexu askapenaren alde, batukada feminista

Ane Olaizola 2017ko ekainaren 30a

Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna izan zen asteazkenean, eta horren harira, Azkoitiko Sostenipe talde feministak hainbat ekitaldi egin zituen atzo –osteguna– arratsaldean. Batukada egin zuten dozenaka lagunek, eta herria girotzen aritu ziren kalez kale (argazkietan). Ondoren, Txikiu Armaxue! parodia egin zuten plazan, eta poteoarekin jarraitu zituzten aldarrikapenak. Andrearen kontzertuak eman zion amaiera ekitaldiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide