Azkoitiko musika eta dantza eskolak ikasturte amaierako jaialdia egin zuen atzo arratsaldean, eta dozenaka lagun igo ziren Baztartxoko oholtza gainera, ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakustera. Umeek nahiz helduek parte hartu zuten emanaldian, eta askotariko saioak eskaini zituzten. Maxixatzenek emanaldiaren argazki bilduma egin du.
Hemen ikus daitezke argazki guztiak.