Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute bihar, asteazkena, Baztartxo antzokian egingo duten jaialdian. Musika eskolak adierazi duenez, adin guztietako ikasleek hartuko dute parte. Hiru eta lau urteko umeen, musika goiztiarreko ikasleen, musika tresna desberdinen, dantzariek, orkestraren eta abesbatzaren saioek osatuko dute ikasturte amaierako jaialdia. 19:00etan hasiko da emanaldia.