Heriotzarik gabeko arrantza praktikatu zuten kideek. (Orion)
Azkoitiko Orion arrantza eta ehiza elkarteak antolatuta, Zanbranara (Araba) irteera egin zuten hainbat lagunek larunbatean. Heriotzarik gabeko arrantza egin zuten bertaratutakoek, eta elkartearen arabera, "amuarrain ugari" harrapatu zituzten arrantzaleek.
Horrez gain, Aitor Madrazo azkoitiarrak Espainiako Arrantza Txapelketan hartuko du parte ostegunetik igandera bitartean. Leonen (Espainia) egingo dute txapelketa, eta Orioneko kidea Euskal Selekzioarekin lehiatuko da, Salmonidae Lance modalitatean.