Juan Mari Urbeltz (Argazkia: Estitxu Zabala/Irutxuloko Hitza)
Sustraiak Bizirik kultur elkartearen mitologiaren eta sinesmen zaharren inguruko hitzaldi zikloaren barnean,
Gipuzkoa, mairu-lur: tierra de moros gai hartuta solasean ariko da Juan Antonio Urbeltz bihar, Elkargunean, 19:00etan hasita. Mairu hitzaren esanahiak ezkutatzen duen mendebaldeko kulturaren metafora izango du hizpide, besteak beste. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, baina galderak euskaraz egin ahalko dira.