'Django Unchained' filma emango dute Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 8a

Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroan Django Unchained filma eskainiko dute bihar, ostirala, 10:00etan. Jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin emango dute Quentin Trantinok zuzendutako filma. Jamie Foxx, Leonardo DiCarprio, Christoph Waltz eta Kerry Washington dira filmeko aktoreak. AEBetan, 1858an girotuta, dentista alemaniar eta sari-ehiztari batek esklabu beltz bat askatzea lortzen du, eta haren istorioa kontatzen du filmak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide