Dultzaineroek kalejira egingo dute larunbatean, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 8a

Azkoitiko Dultzainari Taldeak eta Lizarrako Gaitaren Debako Dultzaina Eskolak kalejira egingo dute larunbatean, hilaren 10ean, Azkoitian. 10:00etan, Oteiza pilotalekuetan bilduko dira, eta 14:00ak bitartean kalez kale arituko dira dultzaina jotzen. Azkoitiko Udalaren babesarekin antolatu dute ekimena. ​  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide