Josu Garate: "Nire zaletasun handiena da kirola; bizikleta ez bada mendia, bestela, eskia…"

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 6a

Josu Garate, larunbatean, Duatloi Herrikoiaren helmugan. (Ane Olaizola) Duela bi urte parte hartu zuen lehen aldiz Duatloi Herrikoian Josu Garatek (Azkoitia, 1995). "Bizikletaren katea puskatu zitzaidan, eta ezin izan nuen bukatu". Aurtengoan, baina, amaitu ez ezik, irabazi ere egin du. Espero al zenuen irabaztea? Espero, beno... Banuen esperantza aurrean ibiltzeko, bizikletan asko ibiltzen naiz eta. Aurrena egiteko agian ez, baina... Gustura hartuko zenuen saria… Bai, bai. Lagunak-eta han zeuden, eta giro ederra zegoen. Egun polita izan zen. Nola prestatu zinen probarako? Otsailean-edo bizikletan ibiltzen hasi nintzen, baina ez prestatzeko, gustatu egiten zaidalako baizik. Eta, lasterketa baino pare bat aste lehenago, korrika pixka bat egiten hasi nintzen, ze banekien lasterka ondo ibili beharko nuela aurrean amaitu nahi banuen. Beraz, hobeto moldatzen zara bizikletarekin korrika baino. Bai, bai. Esan zidaten bizikletan ondo ibili nintzelako irabazi nuela, ze korrika azken kilometroan asko sufritu nuen. Nondik datorkizu duatloiak egiteko afizioa? Aitarekin hasi nintzen bizikletan ibiltzen, txikia nintzela. Aita duatloietan-eta asko ibilitakoa da, eta beti eduki izan dut nik ere hasteko gogo hori. Federatzeko asmoa ere badut. Zer harreman duzu kirolarekin? Nire zaletasun handiena da kirola; bizikleta ez bada mendia, bestela, eskia...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide