Irudietan: Xabier Tijerok eta Natalia Gomezek irabazi dute Azkoitiko XVIII. Duatloia

Ane Olaizola 2017ko ekainaren 3a

Duatloi herrikoian Josu Garate eta Yulia Fernandez izan dira garaileak

Euripean jokatu dituzte gaur arratsaldean Azkoitiko duatloiak. Lasterketa herrikoia izan da lehendabizi jokatu dutena, eta guztira 41 lagun zeuden izena emanda. Josu Garate azkoitiarra izan da gizonezkoetan azkarrena (25:38), eta haren atzetik helmugaratu dira Mikel Zuazolazigorraga azkoitiarra (25:59) eta Eneko Portu (26:08). Emakumezkoetan, berriz, Yulia Fernandez izan da garaile (30:39), eta bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Olatz Gabilondo (31:19) eta Lierni Altuna (31:19) azkoitiarrak, hurrenez hurren. Lasterketa herrikoia amaituta, federatuena egin dute. 33 lagunek amaitu dute proba, eta gizonezkoetan Xabier Tijerok irabazi du (00:53:55). Haren atzetik helmugaratu dira Paul Berezirtua (00:54:04) eta Ibai Alba (00:54:16). Emakumezkoetan, Natalia Gomez nagusitu da (01:02:17), eta bigarren postuan Miren Josune Bikuñak egin du (01:07:29). Hirugarren postua Inmaculada Ruizentzat izan da (01:07:53). Lehenengo azkoitiarra, berriz, Iñaki Loinaz izan da. Sailkapen orokorrean bosgarren postuan amaitu du (00:55:10). Emakumezkoetan, ez du azkoitiarrik parte hartu.   [flickr_set id="72157684518734456"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide