Familian egiteko ekintzak antolatu ditu Azkoitiko Floreaga ikastetxeak

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 29a

Ekainaren 3an bi saio izango dira: lehen sorospenen ingurukoa bata, eta kimikari buruzkoa bestea. Bihar da izena emateko azken eguna.

Azkoitiko Floreaga ikastetxeko guraso elkarteak bi ekintza antolatu ditu ekainaren 3rako. Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin egiteko jarduerak dira, eta Elkargunean izango dira saioak, 10:30ean hasita. Aurreneko saioa lehen sorospenen ingurukoa izango da, LH3 eta LH4 mailetako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta. Bigarrenean, berriz, kimikaz arituko dira. LH5, LH6 eta DBH1 mailetako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dago saio hori. Azkoitiar guztiek parte hartu ahal izango dute ekintzetan. Saioetan izena eman nahi duenak Floreaga ikastetxeko idazkaritzan edo 943-853043 telefonora deituta egin dezake. Bihar izango da izena emateko azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide