Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elgoibarren kontra 0-2 irabazi eta Espainiako Hirugarren Mailara igo da Anaitasuna
Emozioz ospatu dute azkoitiarrek Anaitasuna futbol klubeko gizonezkoen talde nagusiaren igoera. Elgoibarko Mintxetan 0-2 irabazi diote gorritxoek Elgoibarri gaur, larunbata. Hala, Espainiako Hirugarren Mailarako igoera lortu dute. Elgoibartik Azkoitira iritsi, txapeldunaren kamisetan jantzi Txerloian eta autobusez joan dira Balda plazara Anaitasunako jokalariak, teknikoak eta futbol klubeko zuzendaritzakoak. Balda plazatik kalejiran, Plaza Berritik eliz atariko barriketara joan dira. Han barrika gaineetara igo eta zaletuekin kantuan jardun dute txapeldunek. Segidan, herriko plaza joan eta udaletxera igo dira. Ibilbide guztia Azkoitiko Musika Bandak lagunduta egin dute. Futbolariak udaletxeko balkoira Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak lagunduta atera dira.
[flickr_set id="72157681247794644"]