Anaitasunak Espainiako Hirugarren Mailarako igoera lortu du

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 27a

Azkoitiko futbol taldeak 0-2 irabazi dio Elgoibarri, gaur Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian

Anaitasunakoak garaipena lortu ondoren. (Argazkia: Anaitasuna FT) Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko gizonezkoen talde nagusiak mailaz igotzea lortu du. Datorren denboraldian Espainiako Hirugarren Mailan jokatuko du. 0-2 irabazi dio Elgoibarri gaur, Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian. Garaipen horri esker lortu dute igoera. Anaitasunakoek bi golak lehen zatian sartu dituzte: 16. minutuan Ander Arabaolazak eta 39. minutuan Mikel Aramendik. Gorritxo ugari bildu da gaur Elgoibarren Anaitasunakoak animatzeko. Eguerditik Elgoibarko kaleak gorriz jantzitakoz bete dira. Garaipenaren ospakizunak 21:00etatik aurrera Azkoitian jarraituko du. Balda plazatik kalejiran irtengo dute, eliz atariko barriketan geldialdia egin, eta 21:30 aldera udaletxean harrera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide