Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroan bi ekintza antolatu dituzte bihar ostiralerako. 11:00etan,
Suffragette filma emango dute, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin.
Arratsaldean, berriz,
Interesting&surprising facts about Britain and British people hitzaldia eskainiko du Elli De Carlek. Sorterriko ingeles irakaslea da De Carl, eta 19:00etan hasiko da saioa. Bi ekintzak doakoak eta irekiak dira.