Giro ederra izan da Azkoitiko Gu Ere Bertsotan jaialdian

Maxixatzen.eus 2017ko maiatzaren 19a

Atzoko jaialdian hartutako irudi bat. (Maxixatzen.eus) Atzo arratsaldean Gu Ere Bertsotan ikasturte bukaerako bertso jaialdia izan zen Azkoitiko Baztartxon. Guztira, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko 172 gazte aritu ziren bertsotan, eta gogotsu erakutsi zuten urtean zehar Jokin Uranga bertsolariak irakatsitakoa. Zehazki, Floreaga ikastetxeko LH 5. eta 6. mailako eta Xabier Munibe ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek parte hartu zuten. Landu dituzten gaiak, besteak beste, hauek izan ziren: klima aldaketaren ondorioak, udalean eskean, Azkoitia argazkitan edota ehun egunetan Lurrari bira. Ikusi atzo hartutako irudi gehiago Maxixatzen.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide