Foru Aldundiaren 2018ko aurrekontuak hizpide izan dituzte Azkoitiko Lanbide Eskolan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 18a

Imanol Lasa diputatua izan da Azkoitiko Lanbide Eskolan. Gaur, osteguna, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018rako proposatutako aurrekontuak izan dituzte hizpide Azkoitiko Urola Lanbide Eskolan. Aldundiaren 'Orain Gipuzkoa' kanpainaren baitan. Imanol Lasa diputatua izan da bisitan eskolan, eta solasean aritu da ikastetxeko dozenaka ikasleekin. Hala, haien iritziak jasotzeko probestu du, besteak beste, gaurko bisita. Horrez gain, aurrekontu irekiak osatzeko ekimena izan da Azkoitian. Aldundiak karpa jarri du herriko plazan, bere jardueraren inguruan berri eman eta herritarren proposamenak bertatik bertara jasotzeko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide