52 auto gidarik eman dute izena etzi jokatuko den Azkoitiko Rallysprinterako

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 18a

Eskualdeko hogeitik gora parte hartzaile izango dira tartean. Azkarateko errepide zaharrean egingo da lasterketa, iaz bezala. 14:30ean hasita, erlojupeko hiru zatitan banatuko da proba

[caption id="attachment_320550" align="aligncenter" width="300"]Aritz Elgarresta kopilotua, Angel Gurrutxaga, Angel Martin, Iñigo Cuesta, Jon Zubiaurre, Iraitz Olariaga pilotua eta Aitor Zubiaurre antolakuntzakoa, aurkezpenean. (Mailo Oiarzabal) Aritz Elgarresta kopilotua, Angel Gurrutxaga, Angel Martin, Iñigo Cuesta, Jon Zubiaurre, Iraitz Olariaga pilotua eta Aitor Zubiaurre antolakuntzakoa, aurkezpenean. (Mailo Oiarzabal)[/caption] Azkoitiko IX. Rallysprinta jokatuko da zapatu arratsaldean, Azkarate mendateko errepide zaharrean. Azkoitian hasi eta Elgoibarren bukatuko den 8,3 kilometroko ibilbidea hiru aldiz osatu beharko dute auto gidariek. Iazko ibilbidea mantendu dutela azaldu zuen aurkezpenean Jon Zubiaurrek, lasterketa antolatzen duen Errebueltie Motor Klubeko kideak. Angel Martin Azkoitiko Udaleko Kirol zinegotzia, Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioaren presidentea eta Iñigo Cuesta, Gipuzkoako Federazioaren presidentea eta lasterketako zuzendaria, izan zituen ondoan Zubiaurrek Larramendi Torrea hoteleko ekitaldian. 14:30ean abiatuko da lehen parte hartzailea Azkarate barrenetik. Errepidea, berriz, 13:30ean itxiko dute. Azkarate berritik zaharrerako sarreran, Madariagarako bidean eta Elgoibarren utzi ahalko dituzte ikusleek ibilgailuak. Baina goizetik izango da festa zaletuentzat. 10:00etatik 12:00etara egingo dituzte egiaztapen teknikoak plazan, eta 14:00ak arte hantxe egongo dira auto guztiak ikusgai. Bertakoak ugari 52 dira izena eman duten bikoteak. Euskadiko Rallysprint Txapelketarako puntuagarria da Azkoitikoa eta, horrela, irabazteko lehian dabiltzan Enrique Barrenetxea-Anartz Onaindia eta Aingeru Castro-Alaitz Urkiola proban izango dira. Eta, haiekin, eskualdeko hamalau gidari eta hamar kopilotu ere bai. Mikel Madinabeitia azkoitiarrak eta Alex Aizpuru azpeitiarrak debuta egingo dute gidari bezala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide