Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta, Maiatzeko Lorak ekimenaren barruan bertso saioa egingo dute bihar, maiatzaren 19an, Azkoitiko On Bosco aretoan. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre bertsolariak izango dira oholtza gainean, eta Silvia Etxanizek jarriko ditu gaiak. 22:00etan hasiko da saioa.