Orfeoi Txikia eta Cor Intantil del Orfeo Catala, Azkoitiko Udaberriko Musikaldian

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 18a

Donostiako Orfeoi Txikia. (Hitza) Azkoitiko Udaberriko Musikaldiko hirugarren kontzertua izango da larunbatean, hilaren 20an, Santa Kutz komentuan. Donostiako Orfeoi Txikiak eskainiko du kontzertua, eta emanaldiaren bigarren zatian Cor Intantil del Orfeo Catala abesbatzarekin partekatuko dute agertokia. 18:30ean izango da kontzertua, eta ohi bezala, hara joateko autobusa antolatu du udalak; 18:00etan abiatuko da, Consum-Eroski aurretik. Montse Latorre eta Esteban Urzelairen zuzendaritzapean arituko da Orfeoi Txikia, Amaia Zipritia pianoan dela. Javier Busto, Pablo Casals, Piotr Janczak eta Morten Lauridsenen obrak taularatuko dituzte, besteak beste. Kataluniako abesbatza, berriz, Gloria Coma Pedralsek zuzenduko du. Pau Casan piano-jotzailea eta Adam Lakti Khali perkusio-jotzailea izango dituzte alboan, eta besteak beste Xabier Sarasolaren Lau euskal abesti kantatuko dituzte. Kontzertuaren amaieran, bi taldeek elkarrekin abestuko dituzte  Juan Manénen El cavaller enamorat eta Javier Bustoren Lafa lafa kantuak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide