Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken egunetan Azkoitiko kaleetan hainbat "mezu iraingarri" ikusi ahal izan dira: Hori ezkondute dao, baino dauken plumikin marikoi reprimidue fijo!; Tipa horri pitue bakarrik falta zako mutile iziteko; Bai bai, oin bisexuala izetie modan dao; Ez naiz homofobia. Lagun gay asko ditut… dira irakurri izan diren mezuetako batzuk. Gaur, maiatzak 17, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako eguna dela eta, Azkoitiko Sostenipe talde feministak adierazi du berak jarri dituela mezuak, "gai hau guztion ahoan egoteak kontzientziak astindu eta kritikotasuna sor dezan". "Argi geratu dadila aldarrikapen hauen helburua ez dela jendartea normalizatzea baizik eta jendarte anormalizatu bat lortzea, normatik ateratzen den oro aukera bat gehiago izatea".
Izan ere, azpimarratu dute mezu horiek ez direla beren "irudimenetik" sortutakoak izan, "egunerokotasunean" entzun ahal direlako. "Gure jendartean hetero arautik irteten dena zigortzen da".
Taldeak antolatuta, 21:30ean Tomboy filma eskainiko dute gaur Mataidexen, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Ikusi hemen Azkoitiko kaleetan jarri dituzten kartelak: