Mendaroko taldearen eta Koateiko astoaren arteko probak ikusmina sortu du Azkoitiko Madariaga auzoan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 13a

Gaur izan da festetako egun nagusia, eta jende ugari izan da Mendaroko gizon-emakumeen taldearen eta Koateiko astoaren arteko proba ikusten. Mendaroko taldea nagusitu da. Bihar eta etzi mezak izango dira auzoan.

Atzo, ostirala, Mus Txapelketaren hasi ziren San Isidro jaiak Azkoitiko Madariaga auzoan. Gaur izan da ekitaldi gehien egin dituzten festetako eguna; izan ere, pilota partidak, herri kirolak, bazkaria, umeen jolasak, giza proba eta abar egin dituzte egun osoan zehar. Ikusmin handiena piztu duen ekitaldia arratsaldeko giza proba izan da. Mendaroko gizon-emakume taldea Koateiko astoaren aurka aritu da lehian 500 kiloko harriarekin nork plaza gehiago egin 20 minututan. Mendaroko taldea nagusitu da. Bihar jarraituko dute festek; izan ere, 11:30ean, auzoan hildakoen aldeko meza izango da. Ondoren, pintxoak jateko parada izango da. Astelehenean, San Isidro egunez, ere meza izango da, eta pintxoak banatuko dituzte ondoren. [flickr_set id="72157683774611915"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide