Anaitasuna, bietan bizirik

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 9a, 10:50

Asteburua txarra izan da Azkoitiko futbol klubeko bi talde nagusientzat. Hala ere, emakumeek zein gizonek mailaz igotzeko aukerekin jarraitzen dute.

Txerloian joan den asteburuan jokatutako neurketaren irudi bat. (Anaitasuna) Anaitasunako senior emakumeek 3-1 galdu zuten Aretxabaletan. Horrenbestez, datorren asteburuan jokatuko den azken jardunaldian erabakiko da Euskal Ligara igoko diren ala ez. Igoera lortzeko, beren partida irabazteaz gain, Arizmendik berea ez irabaztea behar dute gorriek. Espainiako Hirugarren Mailara igotzeko borrokan jarraitzen du, halaber, gizonen talde nagusiak. Zapatuan, Oiartzunen kontra 1-2 galdu zuen Anaitasunak Txerloian. Hiru jardunaldiren faltan, puntu bateko aldearekin, sailkapeneko buru segitzen dute azkoitiarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide