Azkoitiko Duatloirako eta Duatloi Herrikoirako izena eman daiteke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 8a

Ekainaren 3an jokatuko dituzte Azkoitiko IV. Duatloi Herrikoia eta Azkoitiko XVIII. Duatloia, eta probetan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Euskal Herriko Triatloi Federazioaren webgunean (triatloi.org) eman behar da izena, maiatzaren 29ko gauderdira bitartean. Proba bakoitzean, gehienez, 150 lagunek parte hartu ahal izango dute. Egunean bertan ez da egongo izena emateko aukerarik. Duatloi Herrikoian soilik federatu gabeek eman dezakete izena. Hamar euro ordaindu beharko dute, eta txip horia behar dutenak bi euro gehiago ordaindu beharko dute. Aldiz, Azkoitiko XVIII. Duatloian, soilik federatuak inskribatu daitezke. Hogei eurotan izango dute izen ematea, eta txip horia ez dutenek beste bi euro ordaindu beharko dute. Dortsalak egunean bertan jasoko dituzte; proba herrikoiko dortsalak 14:45etik 16:30era banatuko dituzte, eta federatuen probakoak 12:45etik 14:30era jaso ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide