Neska-mutil ugarik jaso zituzten dominak. (Anaitasuna Mendi Bazkuna)
Maiatzaren lehenengo igandearekin batera, Kakuteko eguna ospatu zuten atzo. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, goizean lagun ugari elkartu zen Kakuteko gurutzean, batzuk ohiko bidetik joanda, eta beste batzuk, berriz, Ilarrako
Pago bakarra bidetik gora hartuta.
Meza egin zuten 12:00etan, eta hildako mendizaleak gogoratu zituzten. Ondoren, ohi bezala, dominak banatu zizkieten ume eta gaztetxoei, urtean zehar egindako mendi irteeren sari gisa. Era berean, mendi elkarteak salda, pintxoak eta edariak banatu zizkien mendizaleei, txabolan. Antolatzaileek adierazi dute "giro bikainean" igaro zutela eguna.