Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kanpaiek 09:00ak jo dituztenean zabaldu dituzte hauteslekuak Azkoitian. Josune Herrarte Urrats herri ekimeneko kideak agiri bateratua irakurri du herriko plazako hauteslekuan, eta, segidan, hantxe eman dituzte eguneko lehen botoak. Gaztetxoenak eta helduenak izan dira zeregin hors gauzatzen lehenak: hain zuzen, 16 urteko hiru emakume izan dira erabakiaren paperak kutxetan sartzen aurrenak: Ihintza Arakistain Urtzelai, Iraide Alberdi Gogortza eta Miren Odriozola Alberdi. Haien Osten, Javier Azpitarte Usin joan da botoa ematera. 96 urte ditu, eta pozarren agertu da.
16 urtetik gorako azkoitiar guztiek izango dute botoa emateko aukera, 20:00ak bitartean. Guztira 9.447 lagunek izango dute horretarako aukera, baina horietatik 418k aurrez emana dute botoa. Lau gunetan jarri dituzte boto kutxak: plazan, Xabier Munibe ikastolan, Elkargunean eta liburutegian. Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? galderari erantzuteko aukera izango dute herritarrek.
Eguna girotzeko, hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun osorako. Hona hemen egitaraua:
-11:30. Dantzariak, eliza atarian.
– 12:15. Ekitaldi nagusia, herriko plazan: Erniarraitzeko bertsolarien bertso jarriak; Kupela taldearen emanaldia; Ane eta Ruben Lizarralderen kontzertua; Iñigo Aranbarri, Juan Luis Zabala eta Xabier Gantzarain idazleen irakurraldia,eta Anarik, Passepartout eta Jotakie taldearekin batera, Erabaki abestia joko du.
– 12:45. Lehen parte hartze datuak, herriko plazan.
– 14:00. Bertso poteoa, trikitilarien laguntzarekin.
– 18:00. Kontzertuak, Passepartout eta Hartz taldeen eskutik. Erabaki abestia joko dute.
– 20:00. Hauteslekuen itxiera.
– 20:30. Amaierako ekitaldia, emaitzen aurkezpenarekin, herriko plazan.
Hona hemen hauteslekuak zabaldu dituztenean hartutako irudi batzuk:
[flickr_set id="72157681389144751"]