Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa abiatu dute Azkoitian

Ane Olaizola 2017ko maiatzaren 6a

Azkoitian hasi da gaur arratsaldean Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Liburutegiaren ondoko zelaietan ari dira indarrak neurtzen Mutriku, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztedi taldeak, eta herritar ugari elkartu dira saioa ikustera. 680 kiloko talteak dira lehian ari direnak. 12 jardunaldi egingo dituzte guztira, eta Azkoitikoa izan da lehenengoa. Urola Kostan ez da beste jardunaldirik egingo, eta eskualdeko talderik ere ez da ariko txapelketan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide