Erlo enpresako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 5a

Elkarretaratzea, atzo. (Ane Olaizola) Azkoitiko EH Bilduk deituta, dozenaka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Azkoitiko plazan, Erlo enpresako 62 urteko langilearen heriotza eragin zuen lan istripua salatzeko asmoz. Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea! lemapean egin zuten elkarretaratzea. Herenegun gertatu zen istripu larria; makina batean azpian harrapatu zuen behargina, baina ez zen ezbeharraren unean hil. Donostiako ospitalera eraman zuten, eta han zendu zen langilea. Eibarren bizi zen gizona. Ezbeharra salatzeko atzo eguerdian beste elkarretaratze bat egin zuten hainbat lagunek, Erlo enpresaren aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide