Altamirako baratze ekologikoak (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Altamira auzoan dagoen baratze parkeko lursailak landu nahi dituztenek dagoeneko eman dezakete izena itxaron zerrendan. Oraingoz, guztiak okupatuta daude, baina Azkoitiko udalak azaldu duenez, lursailak hutsik geratzen diren heinean esleituko dituzte berriro, itxaron-zerrenda erabilita.
Eskeara egin eta itxaron-zerrendan izena eman nahi dutenek, eskaerra orriak maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte udaletxeko harrera bulegoan.