Joseba Diaz podiumean. (Maxixatzen.eus)
Joan den zapatuan jokatu zen Espainiako Lasterketa Bertikalen Kopako lehen proba Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia), eta Joseba Diaz azkoitiarra izan zen helmugara iristen aurrena. Lasterketak lau proba ditu guztira, eta zapatukoa zen aurrenekoa, 4,5 kilometro eta 710 metroko desnibelarekin. Lehen proba irabazi ondoren, sailkapen orokorrean lehen postuan dago azkoitiarra. Horrez gain, 23 urtez azpiko sailkapenean ere lehen postuan dago Diaz. Hurrengo lasterketa ekainaren 16an jokatuko du, Las Palmasen (Kanariar Uharteak, Espainia).