Azkoitian hasiko da aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 1a, 12:19

Datorren zapatuan Azkoitian hasiko da aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Txapelketak 12 jardunaldi izango ditu, eta aurrena Azkoitian jokatuko da. Hain zuzen ere, liburutegiaren ondoko zelaietan izango da saioa 17:30ean hasita, eta Mutriku, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztedi taldeak ariko dira nor baino nor. 680 kiloko taldeak ariko dira lehian. Eskualdeko talderik ez da ariko txapelketan, eta gainerako kanporaketa guztiak Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan jokatuko dira. Urola Kostan ez da beste jardunaldirik izango. Xebastian Gurrutxaga nuarbetarra da Mutrikuko sokatira taldearen entrenatzailea joan den urtarrilaz geroztik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide