Dantzari Txiki Egunaren 43. edizioa ospatu zuten atzo Azkoitian. Herriko kaleetan ziren haur eta gaztetxoak dantzan aritzekoak, baina euriagatik Gurea pilotalekuan eskaini zuten emanaldia. Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeko kideek eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeak parte hartu zuten egitasmoan. Guztira, 250 musikari eta dantzari baino gehiago elkartu ziren atzokoan.
Argazki bilduma Maxixatzen.eus atarian ikus daiteke.