Passepartout 26. Maketa Lehiaketa irabaztearen atarian gelditu da

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 28a

26. Gaztea Maketa Lehiaketako finala jokatu zuen atzo Passepartout talde azkoitiarrak Bilboko Kafe Antzokian. Bost talde lehiatu ziren atzo gaueko finalean: Huts, Eneritz Furyak, Empty Files eta Odolaren Mintzoa, eta Bilboko Empty Files taldeak  irabazi zuen aurtengo edizioa. Talde irabazleak 5.000 euroko saria eskuratu zuen, eta Bilbao BBK Live jaialdian arituko da, uztailean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide