(Urrats taldea)
Gaurtik hasita eta maiatzaren 5era arte eman daiteke maiatzaren 7ko herri galdeketarako aurretiazko botoa Azkoitian. Urrats taldeak gaur, astelehena, zabaldu du aurrez botoa emateko epea, eta boza eman nahi dutenek Azkoitiko Gure Esku Dagoren lokalean (Azoka plazan) egin dezakete, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara eta 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00era. Etxetik mugitu ezin eta botoa eman nahi dutenek propio eskaera egin beharko dute Urratsekin harremanetan jarrita.