Xabier Orozek Urrezko LEB Liga irabazi du Gipuzkoa Basketekin

Maxixatzen.eus 2017ko apirilaren 24a

Xabier Orozek txapeldunaren garaikurra jaso zuen unea. (Argazkia: Gipuzkoa Basket) Leyma Coruñari 86-68 irabazi ondoren, Xabier Orozek Urrezko LEB ligako txapeldunaren garaikurra jaso zuen joan den ostiralean, Josean Gasca Donostiako polikiroldegian. Liga irabazi ondoren, Endesa Ligara itzultzeko txartela lortu du talde donostiarrak. Denboraldi erregularra amaitzeko bi jardunaldiren faltan lortu du talde donostiarrak balentria. Xabier Orozek 19 minutu jokatu zituen galiziarren aurkako neurketan. Hamabi puntu egin eta lau errebote bereganatuta, 17 puntuko balorazioa egin zuen saskibaloi jokalari azkoitiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide