Azkoitiko EAJren urteurrena dela eta, Ortuzarrek hitzaldia emango du ostegunean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Duela 110 urte, 1907ko martxoaren 30ean, inauguratu zuten Azkoitiko Eusko Batzokiya, eta orduan eratu zuten Azkoitiko Uri Buru Batzarra, Candido Alberdi lehendakari zela. Urteurrenaren harira, Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak hitzaldia emango du hilaren 27an, ostegunean, 19:00etan. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide