Argazki bilduma: haurren danborrada Azkoitian

Nerea Uranga 2017ko apirilaren 22a

250 haur inguruk irten dute danborradan, sei taldetan banatuta

Hainbat berrikuntzekin egin dute gaur arratsaldean haurren danborrada Azkoitian. Eguraldi paregabea izan dute gainera. 250 haur inguruk parte hartu dute desfilean, sei konpainiatan banatuta. Horietako bik jantziak estreinatu dituzte: abarketariek eta Umore Onak. Karroza ere abarketariei eskainia izan da aurten. 17:30ean Balda plazatik irten da. [flickr_set id="72157682820643276"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide